Ikastorduetatik kanpo egiten den jarduera den arren, institutuak gainerako jardueretarako ezartzen dituen bizikidetza-arau berak bete behar dira.
Jokabide desegokiak onartezinak dira eta neurri zuzentzaile bat dakarte. Jokabide desegokitzat jotzen dira:
Jantokiko langileak (begiraleak zein arduradunak) ez errespetatzea.
Kideekiko errespetu falta.
Materiala gaizki erabiltzea.
Telefono mugikorra erabiltzea.
Ikastetxetik baimenik gabe ateratzea.
Jantokia jateko lekua da: ezin da janariarekin jolasten egon ezta zutik jan.
Ezin da janaria jantokitik atera eta postrea mahaian bukatu behar da.
Jantoki -zerbitzuak irauten duen denboran zehar ikastetxearen zonaldeetan zerbitzu hori erabiltzen duten eta eskolak jasotzen dabilen ikasleria bakarrik egon daiteke; beste ikasleria guztia ikastetxetik kanpo egon beharko da jantoki-zerbitzuak irauten duen bitartean.